PREZIORIK ONENA BERMATUTA
  Enplegua eta Trebakuntza
    
hiring and training

• ONGI ETORRI HIGH TECH TALDERA


HIGH TECH HOTELES: PROIEKTU GAZTEA ZURE ETORKIZUNERAKO

High Tech Hoteles katean, gure taldea osatzen duten pertsonetan oinarritzen dugu gure lehia abantaila. Pertsona horiek laguntzen digute gure etorkizuna eraikitzen.

Hori dela eta, espiritu sustatzaileagoaren bila ari gara, pertsona kreatiboak, iniziatibadunak eta pentsamolde zabala dutenak, beren erantzukizun autonomoarekin konpromisoa dutenak eta Katearen zabaltze helburuak elkarrekin partekatu nahi dituzten pertsonak.


Zergatik parte hartu gure taldean?

Gure proiektuaren parte izango zarelako, hasiera-hasieratik proiektuaren eraikuntzan parte hartuz. Aditurik onenen ezagutzak eta egiteko moduak elkarbanatuko dituzu. Bezeroei gure balore diferentziala ematen lagunduko diguzu. Izan ere, zuzendari taldearen atzean ostalaritza munduan liderrak diren aditu taldea topatuko duzu eta horiek zure ibilbidea garatzen lagunduko dizute, zure asmo guztiak bete arte.

High Tech Hoteles katean Giza Hotel gisa definitzen dugu gure burua, eta kontzeptu horretan zure ekarpena derrigorrezkoa da.

Nola har dezaket parte High Tech Hoteles katearen aukeraketa prozesuetan?

Konpainiako aukeraketa prozesuren batean parte hartzeko interesa baldin baduzu, bidali zure Curriculum Vitaea eta zurekin harremanetan jarriko gara HTHRn eskaintzen dizkizugun aukera pertsonalen berri emateko. HTHR Enpleguak guri eskaintzen dizkiguzun izaera pertsonaleko datuen konfidentzialtasun osoa bermatzen du eta datu horien erabilpena parte hartu ahal izango duzun datozen aukeraketa prozesuetan pertsonalaren aukeraketa kudeatzeko erabiliko da.


ENPLEGU ESKAINTZA.

Gure hotel berrietarako, ondorengo profiletako langileak behar ditugu:

     - Hoteleko zuzendariak eta zuzendariordeak
     - Komertzialak
     - Administrariak
     - Mantenimenduko teknikariak
     - Praktiketako ikasleak
     - Harreragileak
     - Zerbitzariak
     - Morroiak
     - Hoteleko arduradunak


Bidal iezaguzu zure eskaera empleo@hthoteles.com helbidera

 
Nola iritsi High Tech hoteletara? - Esteka interesgarriak - Sariak - Jaitsiera eremua - Enplegua eta Trebakuntza - Korporatibo informazioa - Lekuaren mapa
Hotelen direktorioa - Hurrena irekiko direnak - Pribatutasuna - Lege oharra
Copyright © High Tech Hoteles, 2010. Todos los derechos reservados.